viernes, 26 de septiembre de 2008

ONGI ETORRI OSATZENERA

FEVASen partetik ongietorria emon nahi dizuegi OSATZENera, eta aldi berean, sartzera eta parte hartzera gonbidatu. Blog honen izenak argi adierazten duenez, OSATZEN osatu nahiean jaio da. Adimen Ezintasunaren inguruneak hedabide digitaletan duen esparrua osatu nahiean hain zuzen ere. Azken finean, hainbat gauza ezberdin osatu nahiean: komunikazioa, adierazteko eta eztabaidatzeko esparruak, edota pertsonenganako ikuspegi berria FEVASen barne dauden erakunde eta organizazioen eskutik.

Pertsonak dira, izatez, OSATZENen mamia izango direnak. Adimen ezintasuna bizi duteneko pertsonak, adimen ezintasunarekin egunero lan egiten duteneko pertsonak, senideak, lagunak, etab. Pertsona guzti hauek OSATZENen bere kexkak, proiektuak, ilusioak edota bestenolako informazioa hedatzeko gune aproposa aurkituko dute, elkarrizketa sortzeko eta adimen ezintasuna duteneko pertsonen edo familien bizigiroa hobetzearren.

Blog hau modu ofizialean irekitzat emoten dugu, eta benetan guztiok etxean bezala egon zaitezten espero dugu. Zuen laguntzarekin bat gune hau osatuko dugu, adimen ezintasunaren ingurunea gero eta pertsona gehiagora helaraziz.

No hay comentarios: